Barne nukleoa, Lurraren barreneko geruza da. Esfera solido bat da 1.220 kilometroko erradioa daukana, ilargiaren erradioaren %70 gutxi gorabehera, eta Lurraren %20 inguru[1][2].
Ez dago barne nukleoko laginik edo harririk eskuragarri neurketa zuzenak egiteko, mantukoak izan ditzakegun bezala[3]. Lurraren barne nukleoaren informazioa batez ere uhin sismikoen eta Lurraren eremu magnetikoaren analisitik datoz[4]. Nikel eta burdin aleazio batez osatuta dago bai eta beste zenbait elementuz ere. Hau dela eta, bere dentsitatea oso altua da, ia 14 g/cm3-koa. Barne nukleoaren azaleko tenperatura 5.700 °K (5.430 °C) ingurukoa da, ia Fotosfera-ko tenperatura berbera[5].